Metanol-intoxikazioa: diagnostiko kliniko, analitiko eta tratamendu azkarren beharra
PDF

Supplementary Files

3. irudia
2. irudia
1. irudia

Gako-hitzak

metanol
intoxikazio
azidosi metaboliko
anion gap
osmol gap

Aipuak nola egin

de Alba Iriarte, B., Lopez Barba, N., Gaztelumendi Eguiguren, E., Zubia Olascoaga, F., Vives Almandoz, M. A., Gil Rodriguez, E. L., Aguillo Garcia, M. A., & Barado Hualde, J. (2021). Metanol-intoxikazioa: diagnostiko kliniko, analitiko eta tratamendu azkarren beharra. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.346

Laburpena

Metanol-intoxikazioa morbilitate handia duen egoera da, nahasmendu metaboliko larriak, itsutasuna eta disfuntzio neurologiko garrantzitsuak eragin ditzakeena. Hori dela eta, diagnostikoa eta tratamendua garaiz ezarri behar dira. Azkenaldian, metanol-intoxikazio kasuen hazkundea antzeman dugu gure ingurunean (% 50 azken urtean) eta gure ospitalean, gehientsuenetan bezala, ez dago metanola neurtzeko analisi-teknikarik eskuragarri.

Horregatik, artikulu honetan ospitalean berriki izan diren lau kasu kliniko aurkezten ditugu, gaixo hauen maneiuari eta datu kliniko eta analitikoei dagokien informazio garrantzitsuena aztertuz. Gure helburua zera da: batzuetan zehazten zaila den diagnostiko goiztiarra ezartzeko estrategia baliagarria garatzea.

Intoxikazio mota honen hilkortasun-tasa handia izanik eta tratamendua badagoela jakinik, metanol-intoxikazioa berehala identifikatzea garrantzitsua da. Azaldutako kasu klinikoak aztertu ondoren, emaitzek adierazi zuten susmo kliniko handia, azidosi metabolikoa eta anion gap eta osmol gap  altuak diagnostiko goiztiarra egitea ahalbidetzen duten ezaugarriak direla.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.346
PDF