Gipuzkoako familia-mediku egoiliarrak (BAME) eta lan-munduaren hastapeneko antsietatea
PDF

Gako-hitzak

Egoiliarra
Antsietatea
Familia-medikua
Gipuzkoa

Aipuak nola egin

Garcia, H., Esnal Amundarain, H., Martin Alvarez, I., & Mariñelarena Mañeru, E. (2022). Gipuzkoako familia-mediku egoiliarrak (BAME) eta lan-munduaren hastapeneko antsietatea. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 6(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2022.370

Laburpena

Medikuen espezialitate-formazio garaia, barneko mediku egoiliarra (BAME), estres eta zaurgarritasun handiko epe bezala deskribatu izan da zientzia-literaturan. Ikerketa honen helburua da Gipuzkoako familia-mediku egoiliarren antsietate-mailak neurtzea.

Antsietatearen alderdi kuantitatiboak eta kualitatiboak kontuan hartuta, ikerketa deskribatzaile eta prospektiboa egin da. Neurketa HADS galdetegi estandarizatuaren bitartez eta ikerketarako sortutako galdetegi kualitatibo baten bitartez egin da. Sintoma horiek formakuntza-urtearekin, ospitale-motarekin, generoarekin, depresioarekin eta espezialitatearen aukeraketarekiko adostasunarekin harremanik ote duten aztertzeko ere baliatu dugu. Galdetegiak 2020ko urrian eta 2021eko martxoan (5 hilabeteko tartean) egin dira, denbora-tarte horretan aldaketarik ote dagoen aztertu nahian. Egoiliarren % 50ek antsietate-maila ertain/altuak aurkeztu dituzte. Konfiantza-maila baxua eta antsietatearen autopertzepzioaguardiaren bezperan, guardia bitartean eta larrialdietan deskribatu dira gehienbat. Sintoma fisiko eta kognitiboak guardia bitartean maizago agertu dira, eta emozionalak guardia osteko uneetan.

Ez da aldagaien arteko lotura estatistiko esanguratsurik aurkitu. Hala ere, egindako analisi kuantitatiboak eta kualitatiboak kontuan hartuta, egoiliarrak ondoez psikologikoa izateko arrisku-populazioa izan daitezkeela ikusi dugu. Etorkizunera begira ikerketa gehiago behar dira, baheketa eta lanketa egoki bat egin ahal izateko.


https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2022.370
PDF