Laburpena
Sendagai umezurtzak gaixotasun arraro baten diagnostiko, prebentzio edota tratamendurako medikamentuak dira. Europar Batasunean Zk 141/2000 (EK) araudiak sendagai umezurtz izendapena jaso dezaketen medikamentuak identifikatzeko oinarriak finkatzen ditu. Sendagai horiek paziente talde murritz bati zuzenduta daudenez, garapenerako zailtasunak aurkezten dituzte. Arrazoi hori dela-eta, ikerkuntza sustatu eta tratamenduak pazienteen eskura izateko beharrezkoa da neurri bereziak ezartzea.