Sindrome mielodisplasikoa del(5q) isolatuarekin
PDF

Gako-hitzak

SMD del(5q) isolatuarekin
5q- sindromea
lenalidomida

Aipuak nola egin

Ezenarro, L., Furundarena, J. R., & Urquia, A. (2018). Sindrome mielodisplasikoa del(5q) isolatuarekin. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 2(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2018.171

Laburpena

 

Sindrome mielodisplasikoen (SMD) artean sailkatzen da SMD del(5q) isolatuarekin, ezaugarri nagusitzat anemia, megakariozito hipolobulatuak, hezur-muineko blastoen portzentajea < % 5 eta del(5q) alterazio zitogenetikoa dituena eta pronostiko hoberenetarikoa duena. Lan honetan bildu dira azkeneko 10 urteetan Donostia Unibertsitate Ospitalean diagnostikatu diren kasuak, eta haien datu kliniko, pronostiko eta terapeutikoak aztertu dira. Horrez gain, tratamenduren arloan SMD mota honetan lenalidomida farmakoak duen eragin positiboa eta, haren albo-ondorioak ezagututa, farmako hori komenigarria izango zaien pazienteak kontuz aukeratu behar direla ikusi da. Horretarako tratamendu-protokoloa proposatu da.

 

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2018.171
PDF