Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen

Egileak

  • Olatz Leturiaga Angoitia UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.03

Gako-hitzak:

dialektologia historikoa, Gipuzkoa erdialdea, testuak, berrikuntza

Laburpena

Artikulu honetan Gipuzkoa erdialdeko testu zahar dialektal batzuk erkatu ditut, zer hizkuntzaezaugarritan bat datozen eta zertan ezberdintzen diren ezagutzeko. Saio honen helburuak honako hauek dira: Gipuzkoako Urola, Goierri, Tolosaldea eta Beterri eskualdeetan iraganean egon diren hizkuntza-ezaugarrien sailak bereiztea; horietako bakoitza zein berrikuntzak definitzen duen zehaztea; eta berrikuntzok iker-eremuaren barrenean noraino hedatu/mugatu diren jakitea. Lau sail bereizi ditut behin-behinean. Zenbait zalantza eta zailtasun ere adierazi ditut, testu zaharrak erabiltzerakoan sortu ohi direnak.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Leturiaga Angoitia, O. (2023). Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 27–34. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.03