Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan
PDF

Supplementary Files

Taula: IRA-PCI, S-PCI edo/eta MV-PCI estrategiak alderatzen dituzten entsegu klinikoak, partaideen parte-hartze zein baztertze baldintzak, definizioak eta oinarrizko ezaugarriak.

Gako-hitzak

ST igoera duen miokardioko infartu akutua
hodi anitzeko gaixotasuna
arteria ez erruduna
interbentzio koronario perkutaneoa

Aipuak nola egin

Mora Ayestarán, N., Zubia Olaskoaga, F., & Roy Añón, I. (2020). Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2020.292

Laburpena

ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan (STIMIA) arteria errudunaren angioplastia (AKTP) primarioa aukerako estrategia bihurtu da. Testuinguru honetan AKTP primarioa jasaten duten pazienteen % 40-65ek arteria koronario anitzen gaixotasuna (HAG) du. Ez dago argi zer egin, pazientea hemodinamikoki egonkor egonda, arteria ez errudunekin. Entsegu kliniko berriek birbaskularizazioa osatzearen aldeko datuak agerian utzi dituzte. Berrikuspen honetan STIMIA eta HAG duten pazienteen maneiuaren inguruan dagoen ebidentzia zientifikoa laburbiltzen da.

 

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2020.292
PDF