Laburpena
Gulloren sindromea pankreako hiperentzimemia onbera da, pertsona osasuntsuetan agertzen da eta denboran zehar mantentzen da. Entzima pankreatikoen balioen fluktuazio handia eta normalizazio iragankorra ditu ezaugarritzat eta ez dago pankreako gaixotasunen inolako froga kliniko edo morfologikorik. Ez da eritasuna, nahasmendu onbera baizik, baina bere diagnostiko zuzena egitea garrantzitsua da ikerketa, tratamendu, ospitaleratze eta osasun-egoerarengatiko kezka antzuak saihesteko.