Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat off-road ibilgailu baten analisi dinamikoa

Egileak

  • Aimar Bermejo Ugarte Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Pablo Barroso Ledesma Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Igor Ansoategui Belategui Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.33

Gako-hitzak:

Analisi dinamikoa, Ibilgailua, Mugikortasun murriztua, Off-road

Laburpena

Ikerketaren helburua mugikortasun murriztua daukaten pertsonentzat asfaltatu gabeko bideetatik mugitzeko ahalmena duen ibilgailu bat diseinatzea eta bere bideragarritasuna aztertzea izan da. Proiektuaren garapena Caminus erakunde arabarrarekin batera egin da, erakunde horren xedea gaixotasun ezezagunei ikusgarritasuna ematea izanik. Ikerketaren zati nagusia txasisaren analisi dinamikoan zentratu da. Hori aurrera eramateko 3 metodo desberdin erabili dira: metodo analitikoa, Elementu Finitoen Metodoa (EFM) eta Analisi Modal Experimentala (AME). Hiru metodoak batera garatu dira egituraren bibrazio-moduak eta maiztasun naturalak zehazteko asmoarekin. Horrela, emaitza analitikoak emaitza esperimentalekin eta simulazioekin alderatu ahal izan dira.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Bermejo Ugarte, A., Barroso Ledesma, P., & Ansoategui Belategui, I. (2025). Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat off-road ibilgailu baten analisi dinamikoa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 267–274. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.33