3xTg-AD saguek dimorfismo sexuala erakusten dute portaeran

Egileak

  • Uxue Balantzategi Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center forNeuroscience
  • Adhara Gaminde-Blasco Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center forNeuroscience
  • Maialen Martinez-Preciado Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center forNeuroscience
  • Neus Alcañiz Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center forNeuroscience
  • Nuria Galbis-Gramage Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center for Neuroscience
  • Laura Bayón-Cordero Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center for Neuroscience
  • Edgar Soria-Gómez Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center forNeuroscience; Ikerbasque
  • Elena Alberdi Neurozientziak Saila (UPV/EHU); Achucarro Basque Center forNeuroscience

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.30

Gako-hitzak:

Alzheimerren gaixotasuna, 3xTg-AD saguak, Portaera-probak, Dimorfismo sexuala

Laburpena

3xTg-AD saguak Alzheimerren gaixotasuna (AG) ikertzeko animalia-eredu baliagarriak dira, adinarekin lotutako narriadura kognitiboa eta portaera-aldaketak jasaten baitituzte. Sexua faktore garrantzitsua da AGean, emakumeek gaixotasuna garatzeko arrisku handiagoa eta narriadura azkarrago izaten dutelako. Ikerketa honetan, 12 hilabeteko WT eta 3xTg-AD saguetan antsietatea, memoria espaziala eta memoria emozionala aztertu dira, sexuen arteko desberdintasunetan arreta jarrita. 3xTg-AD saguek portaera-aldaketa nabarmenak erakutsi dituzte proba ezberdinetan, eta baita probaren araberako dimorfismo sexuala ere. Lan honetako emaitzek AG hobeto ulertzen lagun dezakete, eta, era berean, ikerketetan sexu-desberdintasunak kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen dute.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Balantzategi, U., Gaminde-Blasco, A., Martinez-Preciado, M., Alcañiz, N., Galbis-Gramage, N., Bayón-Cordero, L., Soria-Gómez, E., & Alberdi, E. (2025). 3xTg-AD saguek dimorfismo sexuala erakusten dute portaeran. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 249–256. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.30