Migrazioaren auzia euskal antzerkian: Bidasoa mintzatuko balitz eta Miñan antzezlanak
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.22Gako-hitzak:
migrazioa, antzerkia, narrazioa, lehenengo pertsonaLaburpena
Egungo migrazio-krisien testuinguruan, migratzailea bere burua ordezkatzeko ezintasunagatik definitzen da, ahotsik gabeko subjektua baita. Krisi honen ondorio humanitarioak Euskal Herriko egunerokotasunaren parte ere dira, batez ere bi estaturen arteko mugan pilatzen direnak. Euskal antzerki garaikidean errealitate honek bere oihartzuna izan du: 2024an Artedrama plataformaren Miñan eta Axut! kolektiboaren Bidasoa mintzatuko balitz obrak estreinatu dira. Artikulu honetan antzezlan horietan ahots narratiboak lehenengo pertsonan duen protagonismoa aztertuko dugu, hain zuzen ere, etorkinen bizitzak eta haien esperientzia subjektiboak azpimarratzearen beharrak bultzatuta.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
