Lurzoru erabileraren eta ibilgu aktiboaren arteko harremana eta bilakaera azken mende erdian Ebro arroan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.37Gako-hitzak:
Ibilgu aktiboa, lur erabila-estalduren aldaketa, hidromorfologia, Ebro arroaLaburpena
EbroHydromorph proiektuak Ebro ibaiaren erdiko tartean azken hamarkadetan izandako aldaketa morfologikoak aztertzea du helburu, bereziki sedimentuen garraioan jarrita arreta. Lehen fasean, arroko lurzoruaren erabileren aldaketa historikoak aztertuko dira, ibaietako baldintza hidrogeomorfologikoetan izandako eragina ulertzeko. Ebro goi eta erdi arroaren XX. mendearen erdialdeko lurzoru erabilerak eta estaldurak digitalizatu egin dira, eta kartografia hori 2014ko lurzoru estaldura eta erabilerarekin alderatu da. Aurreneko emaitzek adierazten dute ibilgu aktiboaren azalerak beherakada nabarmena izan duela, baso, belardi eta urbanizatutako eremuek gora egin duten bitartean.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
