Tentsio-menpeko potasio kanalen papera entzumen-galeran eta Alzheimer gaixotasunarekiko duten korrelazioa

Egileak

  • Ane Arrizabalaga Iriondo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Janire Urrutia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Arantza Muruguza Montero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Elena Alberdi Achucarro neurozientzien ikerketarako Euskal ikerketa zentroa, EHUko Parke Zientifikoa
  • Estibaliz Capetillo Zarate Achucarro neurozientzien ikerketarako Euskal ikerketa zentroa, EHUko Parke Zientifikoa
  • Miren Revuelta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.28

Gako-hitzak:

hipoakusia, Alzheimer gaixotasuna, tentsio-menpeko potasio kanalak, entzunbidea

Laburpena

Hipoakusia narriadura kognitibo eta dementzia mota ezberdinekin, Alzheimer gaitza barne, lotzen da. Entzumen-seinalearen transmisioan tentsio-menpeko potasio-kanalak (KV) funtsezkoak dira. Kanal horien alterazioek soinuen diskriminazioan eta entzumen-galeran eragina izan dezakete. Gainera, ikertu da KV kanalen adierazpenean eta funtzioan alterazioak daudela Alzheimerdun pazienteetan. Ikerlan honetan, Alzheimerdun 18 hilabeteko saguen entzumen-kortexean eta beheko kolikuluetan KV3.1 eta KV3.3 kanalen adierazpenaren handipena behatu da, kontrol taldearekin alderatuta. Halaber, gehiegizko adierazpen hori neuronetan soilik gertatzen dela ikusi da. Etorkizunean, KV-ek neuroendekapenezko gaixotasunetan duten patofisiologia ezagutzea balizko tratamenduak bilatzeko gakoa izan daiteke.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Arrizabalaga Iriondo, A., Urrutia, J., Muruguza Montero, A., Alberdi, E., Capetillo Zarate, E., & Revuelta, M. (2025). Tentsio-menpeko potasio kanalen papera entzumen-galeran eta Alzheimer gaixotasunarekiko duten korrelazioa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 233–239. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.28