Pultsito: Pultsu bidezko Neurona-sareak erabiltzeko liburutegia C programazio-lengoaian

Egileak

  • Alex Amenabar Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Unai Garciarena Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Javier Navaridas Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jose Antonio Pascual Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.17

Gako-hitzak:

Pultsoen Neurona-sareak, Neurona-sareak, Neurozientzia, C programazioa, Kode paralelismoa, OpenMP

Laburpena

Pultsu bidezko Neurona-sareen (PNS) arloko ikerkuntzak hazkunde handia bizi izan du azken urteetan, sare horiek neurona-sare biologikoekin dituzten antzekotasunak direla eta. Hala ere, oraindik ez da lortu PNSekin sare klasikoekin lortu diren emaitzak berdintzea. PNSak biologikoki errealistagoak dira, baina entrenamendu prozesua eta informazioaren kodeketa konplexuagoak dira. Sare horiekin lan egiteko software tresnak ezinbestekoak dira, baina gehienak garapenean daude edo oso erabilera zehatzetara mugatzen dira. Lan honetan, ikaskuntza automatikoan eta simulazioan erabilgarriak diren PNSak sortu eta erabiltzeko liburutegi orokorrago baten oinarria garatu da. Inplementazioa C programazio-lengoaian egin da ahalik eta errendimendurik altuena lortzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Amenabar, A., Garciarena, U., Navaridas, J., & Antonio Pascual, J. (2025). Pultsito: Pultsu bidezko Neurona-sareak erabiltzeko liburutegia C programazio-lengoaian. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 141–148. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.17