Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena

Egileak

  • Garbiñe Lozano-Real Deustuko Unibertsitatea (DU)
  • Júlia Ollé-Gonzalez Universitat Ramon Llull
  • Maialen Araolaza Arriola Deustuko Unibertsitatea (DU)
  • Maider Lamarain Altuna Deustuko Unibertsitatea (DU)
  • Olalla Ondarra Zubeldia Deustuko Unibertsitatea (DU)
  • Olga Canet-Vélez Universitat Ramon Llull
  • Ane Arbillaga-Etxarri Deustuko Unibertsitatea (DU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.25

Gako-hitzak:

bularreko minbizia, erabakitze prozesua, mastektomia, kirurgia berreraikitzailea

Laburpena

Bularreko minbiziaren tratamendu kirurgikoen aurrean erabakitze prozesua deskribatzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, euskal autonomia erkidegoko hiru lurraldeetako emakumeen datuak jaso ziren, guztira 135. Azterketaren aldagai nagusia erabakitze prozesua izanda, Shared Decision Making (SDM-Q-9) eta i-SHARE baliozkotutako galdetegiak erabili ziren. Horietaz gain, euren autopertzepzioa kontuan izateko, eta partehartzaileen ezaugarri sozioekonomikoak ezagutzeko, ad-hoc galderak erabili ziren. Emaitzei dagokienez, erabakiaren kalitatearen autopertzepzio baxua erakutsi dute datuek, eta kirurgia motaren arabera prozesua ezberdin baloratzen dela ere. Bularreko minbizi diagnostikoa jasotzen duten emakumeen, eta kirurgia egitea erabakitzen den horretan, hartutako erabakietan eragile ezberdinek duten inplikazioa oraindik gehiago aztertzea beharrezkoa da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Lozano-Real, G., Ollé-Gonzalez, J., Araolaza Arriola, M., Lamarain Altuna, M., Ondarra Zubeldia, O., Canet-Vélez, O., & Arbillaga-Etxarri, A. (2025). Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 209–216. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.25