HDL berreraikien erabilera plasma lipoproteinen dinamikak aztertzeko
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.21Gako-hitzak:
apolipoproteina, rHDL, kromatografia, DPPCLaburpena
Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotza-kausa nagusiena gaur egun, eta HDL partikulek kolesterolaren kanporaketan funtsezko rola dute. HDL partikulen imitatzeko sortutako rHDL nanopartikulak terapia potentzial gisa aztertzen ari dira. Lan honetan, DPPCz osatutako rHDL partikulak sintetizatu eta giza plasmarekin inkubatu dira, proteina eta lipidoen eskuratzea aztertzeko. Fluoreszentzia-markaketa eta kromatografia sekuentzialaren bidez isolatu dira, eta proteomikako emaitzek erakutsi dute HDL naturalean ohikoak diren apolipoproteinak bereganatzen dituztela. Honek adierazten du rHDLek HDL partikulak imitatzeko ahalmena dutela eta terapia kardiobaskular berrietarako bidea zabal dezaketela.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
