Zentrosomako TEDC2 proteinaren potentzial tumorigenikoa aztertzeko sagu transgenikoaren garapena
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.22Gako-hitzak:
TEDC2, Zentrosoma, Minbizi, Sagu-eredu, Transgeniko, Tet-OnLaburpena
Zentrosoma mikrotubuluak nukleatzen dituen animalia-zelulen organulu bat da, eta bere akatsak, besteak beste, minbiziaren hastapen eta garapenarekin erlazionatu dira. Berriki identifikatu den TEDC2 zentrosomako proteinak garrantzi handia izan dezake minbiziaren garapenean. Izan ere, TEDC2 tumorelagin gehienetan gainadierazita dago eta minbizi-pazienteen pronostiko okerragoarekin lotu izan da. TEDC2ren gainadierazpenak minbizietan duen garrantzia ikertu ahal izateko, lan honetan sagu transgenikoa garatu dugu, non proteina horren gainadierazpena Tet-On sistemaren bidez induzitu daitekeen. Sistemak funtzionatzeko beharrezkoak diren transgeneak saguen genoman txertatuta daudela konfirmatu dugu; baita doxiziklina gehituta Tedc2ren mRNA maila emendatzeko gai garela.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.