RNA luze ez-kodetzaileen (lncRNA) funtzioa haurdunaldiaren galera errepikakorrean (RPL)
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.16Gako-hitzak:
LncRNA, RPL, RNAseq, berrikusketa bibliografiko, adierazpen diferentziala, hantura, erantzun immuneaLaburpena
RNA luze ez-kodetzaileek (lncRNA-ek) hainbat mekanismoren bidez geneen adierazpena erregulatzeko gaitasuna dute eta gaixotasunen garapenean parte hartu dezakete. Ikerketa honek lncRNA molekulen rola aztertzen du emakumeen ugalketa-gaixotasunetan, bereziki haurdunaldi galera errepikakorraren gaixotasunean (Recurrent Pregnancy Loss, ingelesez). Horretarako, berrikusketa bibliografikoa egiteaz gain, datu-baseetako RNA sekuentziazio masiboaren (RNA seq) datuak bildu dira. LncRNA-k identifikatzeko asmoz, RPL pairatzen duten eta kontrol taldeen emakumeen laginen datuak 4 ehunetik lortu dira. Kalitate-kontrola eta adierazpen diferentzialaren analisiek RPL-rekin asoziaturiko lncRNA gakoak nabarmendu dituzte. Gainera, azterketa funtzionalak erakutsi du lncRNA hauek haurdunaldiaren mantentzean funtsezkoak diren hantura eta erantzun immunearen bideetan parte hartzen dutela. Lanaren emaitzek lncRNA-k RPL patologiaren detekziorako eta tratamendurako tresna posibleak izan litezkeela adierazten dute.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
