LITMUS-SR-B: Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren zantzuak hautematen euskara-gaztelania elebidunetan

Egileak

  • Ainhoa Leyaristi Oñederra ELEBILAB ikertaldea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.12

Gako-hitzak:

HGN, LITMUS-SR-B, esaldi errepikapena, euskara, elebitasuna

Laburpena

Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua (HGN) izeneko arazo neurolinguistikoaren identifikazio eta diagnostikoa konplexua da testuinguru elebidunetan, bereziki: a) diagnostikorako material eskasia dagoelako eta b) HGNaren ondorio diren akats gramatikalak hizkuntza gaitasun apala dutenek egindakoen antzekoak direlako. Euskal Herria ez dugu salbuespen eta, beraz, ikerketa honetan aztertu nahi izan dut ea euskara-gaztelania elebidunetan HGNaren zantzuak hauteman daitezkeen LITMUSSR-B materialaren bidez. Tresna horren erabilgarritasuna aztertzeko, 7-10 urteko 42 haurreko taldea batu dut: HGNdunak 5 eta HGN gabeak 37. HGNdun eta garapen tipikoko adinkideen emaitzen artean aldeak ageri dira eta, beraz, ikerketak iradokitzen du LITMUS-SR-B HGNaren identifikaziorako tresna aproposa dela.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Leyaristi Oñederra, A. (2025). LITMUS-SR-B: Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren zantzuak hautematen euskara-gaztelania elebidunetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 101–108. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.12