Neuroeboluzio Informazioaren Ustiapena: Iragana Aztertu Etorkizun Eraginkor Baterako
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.10Gako-hitzak:
Sare antagoniko sortzailea, Eredu grafiko probabilistikoak, NeuroeboluzioaLaburpena
Neuroeboluzio algoritmoak, neurona sareen egiturak optimizatzeko teknika ebolutiboak erabiltzen dituzten bilaketa automatikoak, prozedura konputazionalki garestiak dira. Hala ere, lortzen diren arkitekturen errendimendu bikainak direla eta, metodo horiek oso erabiliak dira. Neuroeboluzio-prozesuen azken emaitzatzat hartzen dena aurkitutako egiturarik onena izan ohi da, sortzen den gainerako informazio guztia baztertuz. Bilaketa horietan informazio erresidual ugari ekoizten da, eta horrek balio handiko ezagutza eskaini dezake. Lan honetan, informazio hori neuroeboluzio-prozesuetatik erauzteko eta meta-eredu bat eraikitzeko hurbilketa bat proposatzen da, etorkizuneko neurona sare bilaketetan eragin positiboa izan dezakeena. Eredu sortzaile baten neuroeboluzioan aurkitutako egiturarik onenak aztertuz, sare Bayesiar batean oinarritutako meta-eredu bat proposatzen da. Eredu honek neurona sare sendoak arinago aurkitzeko, etorkizuneko arkitektura optimizazio prozedurak hasieratzeko, edo edozein motatako egituren optimizazio prozesuei laguntzeko erabil daiteke.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.