EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren aukerak eta hutsuneak diseinu konpetentzien garapenean STEM hezkuntzaren testuinguruan

Egileak

  • Amaia Guridi-Bikuña Mondragon Unibertsitatea (MU)
  • Ainara Bilbao Eraña Mondragon Unibertsitatea (MU)
  • Paula Álvarez-Huerta Mondragon Unibertsitatea (MU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.17

Gako-hitzak:

STEM hezkuntza, diseinu konpetentziak, diseinu pentsamendua, 77/2023 Curriculum Dekretua

Laburpena

Ikerlan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumak, STEM hezkuntzaren testuinguruan, Rusmann eta Ejsing-Duun autoreen (2022) markoan definitutako diseinu konpetentziak garatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu dira. Diseinu konpetentziak, diseinu-prozesuen bidez, arazo konplexuak identifikatu eta horiei aurre egiteko behar diren gaitasunak, ezagutzak eta trebetasunak dira. 77/2023 Dekretuak zehaztutako Curriculumak hainbat aukera eskaintzen dituela ondorioztatu da, hala nola, enpatia, modelaketa eta prozesuen kudeaketari dagokienez. Hala ere, hutsuneak ere identifikatu dira, batez ere, arazoen definizioan eta ideaziorako estrategietan. Etorkizunera begira, EAEko ikasleen diseinu konpetentziak neurtzea, eta azterlan honekin alderatzea proposatzen da, ikerlerro honekin jarraitzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Guridi-Bikuña, A., Bilbao Eraña, A., & Álvarez-Huerta, P. (2025). EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren aukerak eta hutsuneak diseinu konpetentzien garapenean STEM hezkuntzaren testuinguruan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 135–142. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.17