Kitosano deribatuen nanopartikulak tratamendu oftalmologikoetarako ektoinaren askapen kontrolatuko sistema gisa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.21Gako-hitzak:
nanopartikula, Kitosano, askapen kontrolatua, oftalmologiaLaburpena
Nanopartikulen erabilera askapen kontrolatuko plataforma gisa interes handiko ikerketa eremu bat da. Lan honetan kitosanoaren funtzionalizazio gradua kontrolatuz lortutako deribatu amonio kuaternarioekin nanopartikula desberdinen sintesia optimizatzen da. Partikula hauek ezaugarri bereizgarriak dituzte, ehun biologikoetako mukiekiko eranste gaitasun handiagoa besteak beste. 100-300nm-ko nanopartikulak lortzen dira, hutsak zein printzipio aktiboz kargatuak kitosano eta bere deribatuak erabiliz. Bereziki partikula hauek begi gaixotasunen tratamenduetan izan dezaketen potentziala aztertzen da, ektoina aktiboaren askapena ikertuz kasu honetan.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.