Latex funtzionalak partikula inorganikoen dispertsatzaile eta banatzaile gisa ur-oinarriko estaldura formulazioetan

Egileak

  • Sara Beldarrain Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Edurne González Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jose Ramon Leiza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.13

Gako-hitzak:

ur-oinarriko estaldura, polimero-partikula, pigmentu dispertsatzaile, pigmentu banatzaile

Laburpena

Ur-oinarriko estalduretan erabiltzen diren partikula inorganikoek euren artean elkartzeko joera handia dute, euren eraginkortasuna txikitzen delarik. Hori dela eta, industria mailan hauek egonkortzeko eta sakabanatuak mantentzeko estrategia ezberdinak erabiltzen dira. Baina zenbait aplikaziotan kaltegarria izan daiteke egungo dispertsatzaileek amaierako filmari ematen dioten ursentikortasuna. Horren ondorioz, natura ezberdineko polimero-partikulak erabiliz pigmentu dispertsatzaile konbentzionalen desabantailak gainditzea dugu helburu. Horrez gain, partikula inorganikoen banaketa hobetu nahi da funtzionalitate lokalizatua duten partikula konposatuak erabiliz. Gainera, kopolimero adarkatuek pigmentu dispertsatzaile zein banatzaile gisa duten efizientzia ere aztertu da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Beldarrain, S., González, E., & Ramon Leiza, J. (2025). Latex funtzionalak partikula inorganikoen dispertsatzaile eta banatzaile gisa ur-oinarriko estaldura formulazioetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 109–115. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.13