Fluxu-zitometria bidez sagu-laginak immunofenotipatzeko lan-fluxuaren diseinua

Egileak

  • Uxue García Uriaque Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Alejandro Maestre Guillén Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ainhoa Iglesias-Ara Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ana M. Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.20

Gako-hitzak:

Fluxu-zitometria, Immunologia, Transkripzio-faktoreak, Immunofenotipatzea

Laburpena

Azken urteetako emaitzek eta deskribatutako E2f2-/- saguen fenotipoak iradokitzen dute E2F transkripzio-faktoreek immunitate-erantzunaren erregulazioan dihardutela. Alabaina, ez da identifikatu E2f2-/- saguen fenotipoaren erantzule den mekanismo immunologikoa. Fluxu-zitometria bidezko immunofenotipatzeak ahalbidetzen du prozesu patologikoetan eta erantzun terapeutikoetan parte hartzen duten zelulak identifikatzea. Hala ere, ez dago sagu-laginak immunofenotipatzeko estandarizatutako metodorik. Lan honetan diseinatu dugu saguetatik erauzitako hainbat organo zein ehunen immunitatezelulen populazioak karakterizatzeko estrategia. Diseinatutako estrategia horrek ahalbidetzen du hainbat egoera esperimentaletan E2f2-/- saguetan gertatzen den immunitate-erantzuna aztertzea.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

García Uriaque, U., Maestre Guillén, A., Iglesias-Ara, A., & M. Zubiaga, A. (2025). Fluxu-zitometria bidez sagu-laginak immunofenotipatzeko lan-fluxuaren diseinua. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 169–176. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.20