Limbo: Bideojokoaren industria eta sailkapenen mugetan. Playdead-en bideojokoaren dualtasun eta birdefinizio generikoaren azterketa

Egileak

  • Asier Del Bado Universidad del País Vasco UP/VEH

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.11

Gako-hitzak:

Limbo, narratiba, jokagarritasuna, bideojokoen industria independentea, plataformen generoa, bideojokoen ikerlanak

Laburpena

Limbo (2010) Playdead estudioak garatutako bideojoko independentea da, zeinak, narratiba lauso, giro ilun eta monokromatiko, eta egitura nahiz mekanika sinple baina esanguratsuen bidez, eremu independentean arrakasta eta interesa lortu duen. Bideojokoaren narratibaren eta jokagarritasunaren arteko harremana aztertuz, heriotza kontzeptu nagusi bezala identifikatu da. Elementu garrantzitsuenak (istorioa, girotzea, joko-mekanikak, pertsonaiak) kontzeptu horren inguruan diseinatu dira, plataforma eta puzzle generoen artean kokatzen den bideojoko atipikoa sortuz. Bi genero horien oinarriak hartu eta birdefinitzen dituela ondoriozta daiteke.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Del Bado, A. (2025). Limbo: Bideojokoaren industria eta sailkapenen mugetan. Playdead-en bideojokoaren dualtasun eta birdefinizio generikoaren azterketa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 93–100. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.11