Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.10Gako-hitzak:
zailtasunak, bigarren hezkuntza, Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema, eklipseak, Ilargiaren faseakLaburpena
Ikerketa honen helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen Eguzkia-Lurra-Ilargia sistemaren modelo mentala zein den jakitea da, bereziki Ilargiaren faseen eta eklipseen inguruko zailtasunak. Horretarako, galdera irekiz osatutako galdetegi bat diseinatu da eta Gipuzkoako (EAE) zentroetan inplementatu da. Guztira 265 ikaslek parte hartu dute, zeintzuen erantzunak fenomenografia bidez aztertu diren. Emaitza horiek berrikuspen bibliografiko batean lortutakoekin alderatzen dira, eta antzekoak direla ondorioztatzen da.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2025-05-30
Aipuak nola egin
Gutierrez-Jimenez, E., Zuza Elosegi, K., & Sarriugarte Onandia, P. (2025). Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 81–86. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.10
