Unibertsitate ikasleen antsietatea: Euskararen bitartez ikastearen erronkak
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.08Gako-hitzak:
Bigarren hizkuntzaren jabetzea, Antsietatea, Euskara, UnibertsitateaLaburpena
Bigarren hizkuntzaren jabetze prozesuan, antsietatea eragin esanguratsua duen aldagai afektibo bat da. Artikulu honek Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan jarriko du arreta; izan ere, euskara hizkuntza gutxitua eta ikasle askoren bigarren hizkuntza denez, hizkuntza hau ikasteak antsietatea eragin dezake. Horrenbestez, ikerketa honen helburu nagusia ikasleek unibertsitatean euskararen bidez ikasten dituzten irakasgaietan esperimentatu dezaketen antsietatea aztertzea da. Lagina 216 unibertsitate-ikaslek
osatzen dute eta datu kuantitatiboen bitartez bildu ziren datuak. Emaitzek adierazten dute partaideek zenbait egoeratan antsietatea senti dezaketela eta desberdintasun esanguratsuak ere aurkitu dira aztergai diren hiru aldagaien arabera (generoa, ama-hizkuntza eta euskara-gaitasuna).
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.