Murgiltze-teknologia inklusiboak: pertsonen ezaugarrien eta erabiltzeko prestasunaren arteko erlazioa

Egileak

  • Amaia Etxabe Antia Mondragon Unibertsitatea (MU)
  • Amaia Beitia Amondarain Mondragon Unibertsitatea (MU)
  • Arantxa González de Heredia López de Sabando Mondragon Unibertsitatea (MU)
  • Daniel Justel Lozano Mondragon Unibertsitatea (MU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.06

Gako-hitzak:

murgiltze teknologiak, analisi kualitatiboa, irisgarritasuna, diseinu inklusiboa

Laburpena

Gero eta anitzagoa den gizarte honetan, teknologiek pertsonen bizi kalitatea hobetu dezakete egunerokotasuneko alor ugaritan. Desgaitasuna duten pertsonentzat bereziki, teknologiek beste modu batera ezinezkoak liratekeen jarduerak burutzeko aukerak eskaintzen dituzte, betiere irisgarriak badira. Ikerketa honetan, murgiltze teknologien irisgarritasuna lantzeko, hemeretzi parte hartzaileren esperientziak aztertu dira. Parte hartzaileek esperientziaren onuren eta zailtasunen arteko balantzea egin dute. Emaitzek adierazten dute pertsonaren desgaitasun motak eragina izan dezakeela pertsonak identifikatutako onurak ulertzean. Ondorio horiek kontuan hartzea interesgarria da irisgarritasun arazoak diseinuaren lehen faseetatik egoki lantzeko eta murgiltze teknologia inklusiboagoak garatzeko orduan.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Etxabe Antia, A., Beitia Amondarain, A., de Sabando, A. G. de H. L., & Justel Lozano, D. (2025). Murgiltze-teknologia inklusiboak: pertsonen ezaugarrien eta erabiltzeko prestasunaren arteko erlazioa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 51–60. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.06