Omega-3 gantz-azidoek nerabezaroko alkoholaren ondorioak arintzen dituzte hipokanpoko sistema endokannabinoidean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.04Gako-hitzak:
Nerabezaroa, Alkohola, Omega-3 gantz-azidoak, Sistema endokannabinoidea, Hipokanpoa, CB1 hartzaileaLaburpena
Alkohola mundu mailan gehien kontsumitzen den substantzia psikoaktiboa da, eta nerabezaroan kontsumitzeak garuneko ondorio larri eta iraunkorrak eragin ditzake, bereziki hipokanpoan. Alkoholak neuronak komunikatzeko erabiltzen duten sistema endokannabinoidea kaltetzen du, bereziki sistema horretako garuneko hartzailerik garrantzitsuena, CB1a. Omega-3 gantz-azidoek neuronen arteko komunikazioa eta sistema endokannabinoidearen funtzioa hobetu ditzakete. Ikerketa honetan, nerabezaroko alkohol kontsumoaren ondorioak aztertu dira hipokanpoko CB1 hartzailean, eta ostean omega-3an aberastutako dietaren eragina ebaluatu da. Emaitzek frogatu dute omega-3ek alkoholak eragindako kalteak apaltzeko gaitasuna dutela, eta horrek terapia ez farmakologiko gisa duen potentziala azpimarratzen du.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.