Kachau! Manipulazio mediatikoa, gorroto diskurtsoa eta gizarte kritika Pixaren zineman: Cars 2 [John Lasseter eta Brad Lewis, 2011] kasua

Egileak

  • Aimar Erkiaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.05

Gako-hitzak:

Cars 2, Pixar, Manipulazio mediatikoa, Gorroto-diskurtsoa, Zinema-analisia, Semiotika, Gizarte-kritika

Laburpena

Idazmahaiko lanpara baten bitartez irudikatuta, Pixar Animation Studios XXI. mendeko animaziozko zinemaren erreferente popular eta ekonomiko bihurtu da. Semiotika metodologiatzat baliatuz, ikerketalan honek bi helburu nagusi planteatzen ditu: hasteko eta behin, irakurle eta ikusle ororentzat ezagunak diren filma eta gaiak landuko dituen ikerketa bat egin nahi da. Hori lortzeko, eta bigarren helburutzat, ohiko zinema-ikuslearentzat ukigarriak diren Pixarren filmek plazaratzen duten izaera alegorikoa kontuan izan eta bizi garen gizartearen inguruan irudikatzen diren manipulazio mediatikoa, gorroto-diskurtsoa eta gizarte-kritika aztertuko dira. Ideia hau aurrera eramateko estudioko buru garrantzitsuenetako bat izan zen John Lasseter zinemagileak 2011n zuzendutako Cars 2 filma aukeratu da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Erkiaga, A. (2025). Kachau! Manipulazio mediatikoa, gorroto diskurtsoa eta gizarte kritika Pixaren zineman: Cars 2 [John Lasseter eta Brad Lewis, 2011] kasua. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 43–50. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.05