CEMIPek hantura iraunarazten du larruazaleko melanoman azido hialuronikoaren metabolismoaren bidez

Egileak

  • Maria Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ainhoa Alonso-Pardavila Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Sanna Oikari University of Eastern Finland
  • Sanna Pasonen-Seppänen University of Eastern Finland
  • Kirsi Rilla University of Eastern Finland
  • Maria Dolores Boyano Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Aintzane Asumendi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Aintzane Apraiz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Biocruces

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.03

Gako-hitzak:

larruazaleko fibroblastoak, melanoma, azido hialuronikoa, CEMIP, hantura

Laburpena

Pisu molekular altuko azido hialuronikoak (PMA-AH) anti-hantura ezaugarriak dituen osagaia da zelulaz kanpoko matrizean (ZKM); pisu molekular baxukoak (PMB-AH), ostera, hantura bultzatzen du. CEMIP (ingelesezko cell migration inducing protein) hialuronidasaren adierazpen altua hantura kronikoa bereizgarri duten gaixotasunetan deskribatu izan da (osteoartritisa edo minbizia, kasu). Larruazaleko melanoma AHan aberatsa den ehun batean sortzen da eta tumore primarioaren hedapena erronka kliniko esanguratsuena da oraindik. CEMIP adierazten duten melanoma zelulek mikroinguruneko hantura iraunarazten dute PMB-AH populazioari eutsiz eta, aldi berean, hantura zitokinen adierazpena induzituz larruazaleko fibroblastoetan.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Larrinaga, M., Alonso-Pardavila, A., Oikari, S., Pasonen-Seppänen, S., Rilla, K., Dolores Boyano, M., Asumendi, A., & Apraiz, A. (2025). CEMIPek hantura iraunarazten du larruazaleko melanoman azido hialuronikoaren metabolismoaren bidez. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 31–38. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.03