Gaiztarro: Uharte aberats bat Donostiako auzo langileen bihotzean. Aspirazionismo sozialaren auzia frankismo berantiarrean

Egileak

  • Jon Aldabaldetreku Delgado UPV-EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.03

Gako-hitzak:

Gaiztarro, Hiri-historia, Frankismoa, Hiri-segregazioa, Aspirazionismo soziala

Laburpena

Lan honetan lantzen dena Donostiako eremu industrialaren erdian kokatutako Gaiztarro eremuaren idiosinkrasia berezia da. 1960tik aurrera, frankismoaren Garapenaren Aldian, aldaketa ugari gertatu ziren Donostiako hainbat auzoek, Pasaiak, eta Errenteriak osatzen zuten eremu industrialean. Migrazio uholdeak, langile auzo berrien sorrerak eta hirigintza kaotikoa izan ziren ondorio nabarmenenak. Honen erdian, klase ertaineko geruza altuei zuzendutako Gaiztarro etxe taldea eraiki zen. Iturri historiko anitzen eskutik, eremu honen sorrera prozesua, ezaugarri arkitektonikoak eta bertako biztanleen azterketa soziodemografikoa eskaintzen da. Finean, langile auzoez inguratutako Donostia industrialean aurkitzen dugun salbuespen eremu gisa jaio baitzen Gaiztarro.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Aldabaldetreku Delgado, J. (2025). Gaiztarro: Uharte aberats bat Donostiako auzo langileen bihotzean. Aspirazionismo sozialaren auzia frankismo berantiarrean. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 27–34. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.03