Eugenola lehengai gisa polimero biooinarrituen sintesian
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.02Gako-hitzak:
Biooinarritutako poliamidak, EugenolaLaburpena
Tradizionalki, industria petrokimikoa monomeroen iturri nagusia izan da polimero desberdinen ekoizpenerako, hala nola, poliesterrak, poliamidak edota poliuretanoak. Hala ere, erreserba fosilen izaera mugatuak, prezioen igoerak, ingurumen arazoak eta ohiko polimero sintetikoen biodegradagarritasun eskasak azkartu egin dute iturri berriztagarrietatik sortutako material polimerikoen garapena. Talde aromatikoak dituzten monomero naturalek, hala nola, eugenolak, arreta berezia jasan dute lortutako materialei ematen dizkieten propietate termiko eta mekaniko paregabeengatik. Izan ere, eugenolak dituen talde funtzional ezberdinen ondorioz eraldaketa kimiko errazak ahalbidetzen ditu. Beraz, ikerketa honetan eugenolean oinarritutako poliamidak arrakastaz sintetizatu dira. Lortutako produktuak hainbat teknikaren bidez karakterizatu dira, besteak beste, Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN), Ekorketazko Kalorimetria Diferentziala (EKD) eta Analisi Termograbimetrikoa (ATG) erabiliz
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
