Nazio(nalismo)a eta generoaren arteko hartu-emanak. Euskal Herriko kasua
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.01Gako-hitzak:
nazioa, nazionalismoa, generoa, Euskal Herria, feminismoaLaburpena
Ikerketa honek euskal nazionalismoaren eta generoaren arteko elkarreraginak aztertzea du helburu, eta, horrela, nazio eta nazionalismoaren ikerketetan genero ikuspegia integratzearen garrantzia azpimarratzea. Doktoretza tesiaren forma izango duen ikerketa honetan, Euskal Herrian emakume abertzaleek subjektu gisa nazioaz duten ikuspegia aztertuko da, bereziki, nazioa nola ulertzen eta bizi duten, eta zein diskurtso eraikitzen dituzten. Halaber, euskal mugimendu nazionalistaren baitan emakumeen parte-hartzea eta rolak ere aztertuko dira, baita feminismoek horietan duten eragina ere. Azterketa honek, emakumeen narratibetatik, nazionalismoaren eta generoaren arteko harremana ulertzeko hutsunea bete nahi du, akademia zein gizarte mailan.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
