Kutsatutako eraikuntza-materialen lixibiaziotik eratorritako kutsatzaileen eraginaren ebaluazioa ondoko lurzoruetan

Egileak

  • Iñaki Vazquez de la Fuente Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Nagore Prieto Taboada Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ainara Gradilla Altonaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Gorka Arana Momoitio Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Juan Manuel Madariaga Mota Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.49

Gako-hitzak:

lurzorua, ICP-MS, metal astunak, Punta Begoña, VIE-B

Laburpena

Kontzentrazio handietan metal astunak arriskutsuak izan daitezke lurzoruetan. Horregatik, oso interesgarria da lixibiazio-egoerak aztertzea, non ur-fase batek gainazal solido bateko metal adsorbatuak mugitzen dituen. Lan honetarako lurzoruko laginak hartu ziren urtetan metatutako karga kutsatzaile handia zuen eraikin historiko baten ondoan, Punta Begoña (Bizkaia). Lurzoruan zegoen metalen kontzentrazioa Indukzio Bidez Akoplatutako Plasma - Masa Espektrometria (ICP-MS) erabilita determinatu zen. Eraikinaren oinarrian kokatutako lurretan metatutako metalak Fe, Mg, Na, Ba eta Co izan ziren bereziki, zeinak lixibiazioaren ondorioz metatu izan ahal diren. Lurzoruen Legeko (4/2015) Ebaluazio Balio Adierazgarriak (EBA balioak) kontuan hartuta, Punta Begoña Pb-z kutsatuta egoteko arriskua badagoela ondorioztatu zen.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Vazquez de la Fuente, I., Prieto Taboada, N., Gradilla Altonaga, A., Arana Momoitio, G., & Madariaga Mota, J. M. (2023). Kutsatutako eraikuntza-materialen lixibiaziotik eratorritako kutsatzaileen eraginaren ebaluazioa ondoko lurzoruetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 385–391. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.49