Dislipidemiaren aurkako tratamendu berriak nanopartikulak erabiliz

Egileak

  • Ane San José Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Asier Larrea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Shifa Jebari Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Unai Galicia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Asier Benito Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Kepa Uribe Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Cesar Martin Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.48

Gako-hitzak:

ApoE proteina, nanopartikulak, hiperkolesterolemia, siRNA, estatinak, azido bempedoikoa

Laburpena

Hiperkolesterolemia dislipidemia ohikoena da, eta odoleko LDL-C (ingelesetik, low-density lipoprotein cholesterol) maila altua izateagatik bereizgarria da. LDL-C maila altuak zuzenean lotu izan dira gaixotasun kardiobaskularrak garatzeko arriskuarekin; horregatik, garrantzitsua da gaixotasun horri aurre egiteko terapia berriak garatzea. Ikerketa honen helburua izan da ApoE (ingelesetik, Apolipoprotein E) proteinan oinarritutako nanopartikulak garatzea azido bempedoikoaren, estatinen eta siRNA (ingelesetik, small interfering RNA)-ren bidezko tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko. Izan ere, LDL barneraketa eta LDLr (ingelesetik, low-density lipoprotein receptor) adierazpena kuantifikatu dira tratamenduak probatu ostean, eta emaitza esangarriak lortu dira.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

San José, A., Larrea, A., Jebari, S., Galicia, U., Benito, A., Uribe, K., & Martin, C. (2023). Dislipidemiaren aurkako tratamendu berriak nanopartikulak erabiliz. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 377–384. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.48