Irungo Harrera Sarea babesleku gisa: asistentzia eta politikaren arteko muga lausoan barna

Egileak

  • Larraitz Fagundez Osa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.23

Gako-hitzak:

muga, migrazioa, desagerpen soziala, babeslekua, Irun, Irungo Harrera Sarea

Laburpena

Irungo Harrera Sareak harrera egiten die bidean edo transitoan dauden migratzaileei eta horien egoera prekarioa salatzen du politikoki. Zentzu horretan, babesleku gisa funtzionatzen du prekarietateak markatutako bizitza batzuentzako, muga testuinguru batean. Sarearen arrakasta aztertzeko hurbilpen bat egin da lan honetan, parte-hartzaileen diskurtso eta praktikei erreparatuz. Ondorioztatu da diskurtso zein praktiketan asistentzia, asistentzialismoa eta lan politikoa bereizten diren arren, ezin direla bereizita ulertu eta zentzua ematen diotela batak besteari, elkar indartuz.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Fagundez Osa, L. (2023). Irungo Harrera Sarea babesleku gisa: asistentzia eta politikaren arteko muga lausoan barna. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 187–194. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.23