Litio-ioizko bateriak kudeatzeko sistemen segurtasun funtzionala

Egileak

  • Xabier Arraztoa-Lazkanotegi Ikerlan Technology Research Centre, BRTA
  • Maitane Garmendia Ikerlan Technology Research Centre, BRTA
  • David Marcos Ikerlan Technology Research Centre, BRTA
  • Eñaut Muxika Ikerlan Technology Research Centre, BRTA

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.29

Gako-hitzak:

bateriak kudeatzeko sistemak, segurtasun funtzionala, litio-ioizko bateriak

Laburpena

Litio-ioizko bateriak izatez arriskutsuak dira. Hortaz, modu seguru eta efizientean lan egiteko kudeaketa-sistema elektronikoak (Battery Management System, BMS hemendik aitzinera) dituzte txertaturik. Bertzalde, segurtasun
funtzionalaren diseinu-metodologien helburua gizakiak eta ingurumena elektronikaren akatsen ondoriozko kalteetatik babestea da. Lan honetan segurtasun funtzionalera bideratutako BMSen egungo egoera aztertu da, bertan identifikatutako gabezia eta hutsuneetatik abiatuz BMSen diseinu-metodologia aurkezteko. Azkenik, metodologia balioztatuko duen BMS prototipo baten diseinua proposatu da etorkizuneko lan-lerro moduan.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Arraztoa-Lazkanotegi, X., Garmendia, M., Marcos, D., & Muxika, E. (2023). Litio-ioizko bateriak kudeatzeko sistemen segurtasun funtzionala. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 223–229. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.29