Hil bizirauteko: Pseudomonas aeruginosaren Tse5 toxinak, poroak sortzen ditu zelula etsaien mintzetan

Egileak

  • Amaia Gonzalez Magaña Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jon Altuna Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • David Albesa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); IKERBASQUE
  • Carmen Velazquez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • María Queralt-Martín Jaume I Unibertsitatea
  • Antonio Alcaraz Jaume I (Castellon) Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.46

Gako-hitzak:

Bakterio sekrezio sistema, Pseudomonas aeruginosa, toxina poro eragileak, Tse5 efektorea

Laburpena

Pseudomonas aeruginosa eragin kliniko handiko patogeno oportunista da. Bere birulentzia, hein handi batean, bakterioak dituen jariatze-sistemei zor zaie; horien artean, VI. Motako Sekrezio Sistema (T6SS) oso nabarmena da P. aeruginosan. Xiringa moduko nanoaparatu honek, inguruko bakterioen barnean funtzio zelularrak eraso ditzaketen efektoreak jariatzen ditu. Hemen, hurbilketa biofisikoa erabiliz, P. aeruginosak injektatuko Tse5 efektorearen mekanismo toxikoa karakterizatu dugu. Zehazki, Tse5ak bakterioen mintzetan poro ioi-selektiboak sortzeko gaitasuna duela erakusten dugu. Horrela, mikroorganismo lehiakideen mintzak despolarizatzen ditu, zelulen heriotza eraginez.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Gonzalez Magaña, A., Altuna, J., Albesa, D., Velazquez, C., Queralt-Martín, M., & Alcaraz, A. (2023). Hil bizirauteko: Pseudomonas aeruginosaren Tse5 toxinak, poroak sortzen ditu zelula etsaien mintzetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 363–370. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.46