Aljeriako behien nodulu linfatikoetatik isolatutako Pseudochrobactrum algeriensis espezie berriaren deskribapena eta Pseudochrobactrum generoa identifikatzeko tresna molekularraren garapena

Egileak

  • Maite Loperena-Barber Nafarroako Unibertsitatea
  • Mammar Khames Medeako Unibertsitatea
  • Chantal Renau-Mínguez Valentziako Unibertsitatea
  • Amaia Zúñiga-Ripa Nafarroako Unibertsitatea
  • Mireia Coscollá Valentziako Unibertsitatea
  • Mustapha Oumona Medeako Unibertsitatea
  • Ignacio Moriyón Nafarroako Unibertsitatea
  • Raquel Conde-Álvarez Nafarroako Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.42

Gako-hitzak:

Brucellaceae, Pseudochrobactrum, Diagnosis

Laburpena

Bruzelosi azterketa bakteriologiko batean, Brucella ez ziren hiru andui isolatu ziren Aljeriako behi batzuen nodulu linfatikoetatik. Diagnostiko tresna klasikoekin ez zen lortu bakterio horiek identifikatzea. Genomaren analisietan oinarrituta, isolatuak ia berdin-berdinak ziren eta Pseudochrobactrum generoan sartzen ziren, Brucellatik oso hurbil dagoen generoa, Brucella ugaztun ezberdinak kutsa ditzakeen bakterio zoonotikoa izanik. Datu genomiko, fisiologiko eta biokimikoen arabera, organismo horiek Pseudochrobactrum generoko espezie berri bat osatzen dute, eta Pseudochrobactrum algeriensis izena proposatu zen. 16S-PsO-F/R hasle bikote berria 16S rRNA genean oinarritzen da eta espezifikoki Pseudochrobactrum espezie guztiak detektatzen ditu.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Loperena-Barber, M., Khames, M., Renau-Mínguez, C., Zúñiga-Ripa, A., Coscollá, M., Oumona, M., Moriyón, I., & Conde-Álvarez, R. (2023). Aljeriako behien nodulu linfatikoetatik isolatutako Pseudochrobactrum algeriensis espezie berriaren deskribapena eta Pseudochrobactrum generoa identifikatzeko tresna molekularraren garapena. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 333–339. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.42