Hezkuntzaren lege aurreproiektuaren gaineko eztabaida: presentziak eta ausentziak euskal prentsa idatzian

Egileak

  • Aitor Mendia-Urrutia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maialen Oiartzun Irastorza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Olatz Zinkunegi-Goitia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.31

Gako-hitzak:

Hezkuntza-sistema, Euskara, Segregazioa, Titulartasuna.

Laburpena

Euskal hezkuntza-komunitatea momentu historiko baten aurrean dago, hainbat hilabetetako
hitzarmen eta negoziazio prozesuaren ondotik, EAEko hezkuntza-sistema osoa arautuko duen lege berria iristear baitago. Prozesu horretan zehar, hezkuntza-sistemari buruzko eztabaida piztu da eta euskal prentsan eztabaida horri buruzko ekarpen ugari jaso dira. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, ekarpen horiek hezkuntza-sistemari buruzko eztabaidari nola eragin dioten aztertzea da, euskal prentsan argitaratutakoaren analisi dokumentala eginez. Segregazioa, titulartasuna eta euskara izan dira protagonismo handiena izan duten gaiak, baina landutakoaren sakontasun eta proposamen urritasunaren ondorioz, eztabaida elikatu beharrean, trabatu egin dutela antzeman dugu.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Mendia-Urrutia, A., Oiartzun Irastorza, M., & Zinkunegi-Goitia, O. (2023). Hezkuntzaren lege aurreproiektuaren gaineko eztabaida: presentziak eta ausentziak euskal prentsa idatzian. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 251–258. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.31