Irakasleen hasierako prestakuntza: non gaude eta nora joan beharko genuke?

Egileak

  • Nerea Muguruza Azkarraga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.28

Gako-hitzak:

irakasleen hasierako prestakuntza, irakasle izateko ikasleen prestakuntza, hezkuntzaren aldaketa

Laburpena

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak irakasle izateko ikasleen hasierako prestakuntza
hobetzeko erreforma-proposamenak zabaldu zituen 2022ko urtarrilean. XXI. mendearen hasieratik
zientziak hasierako prestakuntza berrikusteko beharra aldarrikatu du. Era berean, nazioartean zenbait herrialdek prestakuntza hobetzeko pausoa eman dute. Komunikazio honetan Espainiako egoera aztertu da, irakasleen hasierako prestakuntzaren ezaugarriak aztertu dira, nazioarteko erakundeen orientabideekin eta zientziak dioenarekin konparatuz. Ikusi denez, prestakuntza 2007tik berdintsu mantendu da. Ondorioz, nazioartean nagusitzen den ikuspegiaren arabera, ez dago egungo irakaskuntza-errealitatearekin lerrokatuta eta ez da ebidentzietan oinarritzen.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Muguruza Azkarraga, N. (2023). Irakasleen hasierako prestakuntza: non gaude eta nora joan beharko genuke?. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 227–234. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.28