Concept&Go: Kontzeptu mapak tesi ikasketetara egokitzeko nabigatzailearentzako software luzapena

Egileak

  • Xabier Garmendia D´ıaz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maider Azanza Sesé Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oscar Diaz Garc´ıa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.20

Gako-hitzak:

Mapa kontzeptualak, Doktoretza-ikasketak, Nabigatzaile luzapena, Web anotazioa

Laburpena

Zuzendariaren eta doktoregaiaren elkarlanerako bien arteko komunikazio egokia ezinbestekoa da. Kontzeptu mapek ikasleek duten ezagutza era antolatu batean azaleratzen laguntzen dute eta, honela, doktoregai eta zuzendarien arteko komunikaziorako bitarteko bihurtu daitezke. Tamalez, tesi testuinguruetan, mapa tradizionalak motz geratzen dira ez dutelako aztarnarik eskaintzen: (1) ez ikasleen kontzeptu mapen elementuen oinarri diren irakurketena, eta (2) ez kontzeptuek eta erlazioek ikerketaren narratiban duten diskurtso-eginkizunena. Gure ikerketa taldean izandako esperientzian oinarriturik, lan honek honako hau deskribatzen du: kontzeptu mapen erabilera zuzendari eta doktoregaien arteko jarraipen-bilerak egiteko; CmapTools editorearekin izandako mugapenak, eta editore hau hobetzeko Concept&Go izena duen kolore-kodeketa anotazioetan oinarritutako nabigaile luzapena.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Garmendia D´ıaz, X., Azanza Sesé, M., & Diaz Garc´ıa, O. (2023). Concept&Go: Kontzeptu mapak tesi ikasketetara egokitzeko nabigatzailearentzako software luzapena. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 151–158. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.20