Genero-markarik gabeko elementuen itzulpena euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan: Eider Rodriguezen Bihotz handiegia
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.12Gako-hitzak:
itzulpengintza, genero-markak, itzultzaileen aurreiritziak, euskaraLaburpena
Itzulpena jarduera neutrotzat izaten dute maiz askok. Alabaina, amaierako testuan nahitaez eragina izango duten erabakiak hartu behar dituzte itzultzaileek etengabe. Artikulu honetan, horrelako egoera bati erreparatu diogu; hain zuzen, genero-markarik gabeko elementuen itzulpenari, euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan. Lehenik, fenomeno hori aztertzean kontuan izan beharreko zenbait alderdi teoriko jorratu ditugu, hala nola itzultzaileen inplikazioa, kolaborazioan egindako itzulpena eta autoitzulpena. Auzi horri heltzeko, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburutik eta horren gaztelaniazko itzulpenetik ateratako adibideez baliatu gara.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
