Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar

Egileak

  • Irantzu Vergara-Luis Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Juan Carlos Báez Millán Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Olatz Zuloaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maitane Olivares Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ailette Prieto Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.23

Gako-hitzak:

Antibiotikoak, Transformazio-produktuak, Kutsadura, Ingurumena, Likido-kromatografia, Masa-espektrometria

Laburpena

Azken urteotan, antibiotikoen kutsadura ingurunean areagotu da eta, honen ondorioz, eratorritako arazoak ere bai, bakterio erresistenteen agerpena esaterako. Antibiotikoen eta beraien degradazio produktuen presentzia monitorizatzeko beharrak, konposatu horiek guztiak ingurumeneko matrize desberdinetan (uretan, lurzoruetan eta abar) kuantifikatzeko metodoak garatu behar dira, erresistentziak non eta nola sortzen diren argitzeko, besteak beste. Lan honetan hogeita-lau antibiotiko, hiru fungizida eta hauen degradazio-produktuak aldi berean analizatzeko metodo analitikoak optimizatu eta balioztatu dira barazkietan, lurzoru:konpost nahasteetan, simaurrean eta Eisenia foetida zizareetan. Metodoen sentikortasunak lagin errealetan kontzentrazio baxuan egon daitezkeen antibiotikoen kuantifikazioa bermatu du, eta antibiotikoak elikadura-katean metatzen diren ere aztertzeko aukera eman du.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Vergara-Luis, I., Báez Millán, J. C., Zuloaga, O., Olivares, M., & Prieto, A. (2023). Antibiotikoen kutsadura ingurunean: transferentzia elikadura-katean zehar. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 185–192. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.23