Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan computational fluid dynamics simulazioak erabiliz

Egileak

  • Unai Lertxundi Nafarroako Unibertsitatea
  • Jorge Aramburu Nafarroako Unibertsitatea
  • Macarena Rodríguez-Fraile Nafarroako Unibertsitatea
  • Bruno Sangro Nafarroako Unibertsitatea
  • Raúl Antón Nafarroako Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.11

Gako-hitzak:

erradioenbolizazioa, hemodinamika, CFD, mikroesfera-kontzentrazioa

Laburpena

Gibeleko minbizia minbizi-moten artean hirugarren hilgarriena izan zen 2020an. Azken urteotan, erradioenbolizazioa, gibeleko arterian kokatutako kateter baten bidez mikroesfera erradioaktiboak injektatuz gauzatzen den tratamendua, ordenagailu bidezko odol-fluxuaren simulazioen bidez aztertu da. Ikerketa-lan honetan, orain arte ikertu gabe zegoen gai bat aztertzen zen: injekzio-abiaduraren eragina odoleko mikroesfera-kontzentrazioan. Hiru simulazio egin ziren eta emaitzek erakutsi zuten mikroesfera-kontzentrazioaren kurban, denboran zehar, injekzio-abiadurak ez duela eragin handirik, baina bai kurba horren anplitudean. Honi esker, gertuago egon gaitezke tratamendua paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko bidean.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Lertxundi, U., Aramburu, J., Rodríguez-Fraile, M., Sangro, B., & Antón, R. (2023). Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan computational fluid dynamics simulazioak erabiliz. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 85–90. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.11