RNA luze ez kodetzaileak hesteetako hanturazko gaixotasunean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.13Gako-hitzak:
lncRNA, SNP, m6A, hantura, HHG, RNA terapiakLaburpena
Zitokinek eragindako hantura kronikoak gaixotasun konplexu desberdinak garatzeko arriskua areagotzen du, hala nola, hesteetako hanturazko gaixotasuna. Azken urtetako ikerketek hantura geneetan dauden aldaerek m6A metilazioan duten parte-hartzea nabarmendu dute. Gainera, RNA luze ez kodetzaileek hanturazko gaixotasunen patogenian parte hartzen dute eta RNA metilazioak haien funtzioan eragin dezake. Hemen hesteetako hanturazko gaixotasunaren garapenean parte hartzen duen LOC339803 RNA luze ez kodetzailearen azterketa funtzionala deskribatzen dugu. Orokorrean, gure emaitzek LOC339803 hesteetako hanturaren bitartekari garrantzitsu gisa aurkezten dute eta RNA luze ez kodetzaile hau hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko balizko itu terapeutiko berri gisa aurkezten dugu.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
