Bitamina hidrosolubleak Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behorren esnean: Karakterizazioa eta edoskitzaroaren zeharreko eboluzioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.07Gako-hitzak:
Esnea, Euskal Herriko Mendiko Zaldia, C bitamina, B taldeko bitaminak, EdoskitzaroaLaburpena
Bitaminak giza osasunerako ezinbestekoak diren konposatu organikoak dira. Esnea bitamina hidrosolubleen iturri ona da baina behor esnean dauden bitamina hidrosolubleak oso gutxi ikertu dira. Ikerketa honetan, Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako behor esnean dauden hamar bitamina hidrosoluble karakterizatu dira lehenengo aldiz. Aztertutako behor esnea C, B3, B5 eta B12 bitaminetan da bereziki aberatsa. Edoskitzaroan zeharreko aldaketa esanguratsuak aurkitu dira B3, B5, B6 eta B12 bitaminen edukietan. Maneiu sistemak (ustiategiak) eragin esanguratsua dauka B2 eta B3 bitaminen edukietan. Honek Euskal Herriko Mendiko Zaldiaren esnearen kalitatea balioztatzen du.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
