Nanopartikulen sintesian zeharreko tamainaren neurketa denbora errealean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.05Gako-hitzak:
lerroko monitorizazioa, emultsio polimerizazioa, partikula tamaina, partikula tamainaren banaketa, nanomaterialen karakterizazioaLaburpena
Partikulen tamaina eta partikulen tamainaren banaketa (PSD) latex polimerikoen ezaugarrigarrantzitsuak dira, besteak beste filmaren eraketari eta latexaren erreologiari eragiten baitiete. Beraz, euren kontrola oso garrantzitsua da ur dispertsio polimerikoak ekoiztean. Kontrol-estrategia aurreratuek (berrelikadura-kontrola) partikulen tamaina lerroan neurtzea eskatzen dute, ibilbide optimoak jarraitu ahal izateko. Hainbat teknologia daude eskala nanometrikoko partikula sakabanatuen tamainak neurtu ahal izateko, baina guztiek kontzentrazio oso baxuetan lan egitea eskatzen dute. Arazo honi aurre egiteko, NanoPAT europar proiektua sortu zen, zeinen helburua partikula mota desberdinak denbora errealean eta lerroan monitorizatzeko zenbait teknika aztertzea den.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
