Sevillan finkatutako euskal merkatarien sare sozioekonomikoen ikerketaren garrantzia lehen globalizazioan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.09Gako-hitzak:
Sare sozialak, Euskal merkatariak, kooperazioa, metodologiaLaburpena
Aurkezpen honetan, Sevillako testuinguruan modu jarraituan merkataritzan ibili ziren euskal
merkatarien saretze mailak aztertuko dira, eta hori egiteko, Sare Sozialen Analisia (SSA)
metodologiaren erabileraren onura eta eskaintzen dituen baliabideak aurkeztuko dira. Aitzitik,
metodologia honen ahulguneak identifikatu eta hauek gainditzeko, etorkizuneko erronkei buruz
hausnartuko da, merkatarien arteko harremanen jatorri eta intentsitatea antzemateko eta beraz, analisi zuzenagoak egiteko. Merkatariak sare kohesionatu eta kooperatiboez baliatu ziren, eta horien bitartez, arrakastaz hazi ziren Sevillako merkataritza-gunearen baitan. Horregatik, elkarketa horiek nola osatzen ziren ikertuko dugu bertatik estrategia sozial komunak aztertzeko.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
