‘Bortizkeriaren aurkako gurasoak’: Idealizazioa eta tabua euskal gatazkaren memoriaren familiarteko transmisioan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.02Gako-hitzak:
memoria, gatazka, gazteak, diskurtsoa, analisi narratiboa.Laburpena
1968 eta 2011 arteko garai armatuari buruzko oroitzapen zuzenik ez duten gazteek ezinbestean jaso dute ‘bigarren eskuko’ memoria bat, hau da, mediatutako diskurtsoen bidez berreraiki behar dituzte iraganari buruzko euren narratibak, sarritan euren gurasoen bidez. Artikulu honetan, etxeko transmisioan operatzen duten mekanismoetako zenbait euskal kasuan nola adierazten diren aztertuko dugu, besteak beste, Welzerren ‘heroizazio kumulatiboa’ kontzeptua. Ondorioztatuko dugu hura tabua eta legitimitate falta kudeatzeko estrategia bat izan daitekeela.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2023-05-09
Aipuak nola egin
Velte, S. (2023). ‘Bortizkeriaren aurkako gurasoak’: Idealizazioa eta tabua euskal gatazkaren memoriaren familiarteko transmisioan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 19–26. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.02
